Petronorren suhiltzaileei dagokien esker ona

Luis Carlos Asanza, Aitor Atxurra, Jose Maria Fernández Vicario eta Iñaki Urriza Petronorren suhiltzaileek aurreko egunetan jaso berri dute zuzendaritzaren esker ona, ekainaren 16ko gauean izandako eurijasak eta Barbadun ibaiaren uholdeak zirela-eta, Muskizko hiri-barruan Findegiko Taldeak egin behar zituen ur-xurgatze lanengatik.

Jarduerari zegokion txostenak zehaz-mehatz adierazi izan zuenez gero, Gonzalo Riancho alkateak berak eskerrak eman zizkien Petronorren segurtasun-lankideei goizaldeko ordu bietan euren lana amaitu bezain laster.

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Víctor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiarekin batera, Jose Maria Fernández Vicario, Luis Carlos Asanza, José Manuel García, Fran Fernández, Aitor Atxurra eta Iñaki Urriza.