Petronorren XXVII Ikurrina, Zierbenan

Marzel Elorza Zierbenako alkateak, Jose Luis Herrerías Zierbenako Arraun Kirol Elkartearen lehendakariak eta Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak elkarrekin aurkeztu dute gaur Petronorren XXVII. Ikurrina. Datorren larunbatean eratuko da, abuztuak 28, arratsaldeko 5etan.

Petronorren Ikurrinaren XXVII. Ekitaldi hau Zierbenako uretan eratuko da, lau kaletan zein lau luzetan, lerroz lerro eta hiru itsas-miliatan zehar, 5.556 metrotan. Hamabi izango dira parte hartuko duten traineruak, hots: Atxote, Santurtzi, Isuntza, Orio, Camargo, Donostiarra, Zierbena, Hondarribia, Busturialdea, Deusto, Trintxerpe eta Getxo. Txandak Bilbo Hiriko  XXXIII. estropaden osteko sailkapenaren arabera erabakiko dira.

Zierbenako alkateak Petronorren dirulaguntza eskertu du “bestela ezinezkoa litzateke-eta”.  Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, berriz: “Aipagarri benetan urteroko topaketa hau, bai orain arte 27 urte jarraian iraun duelako eta baita ondoko urteetan ere Zierbenako arraunzaletasuna sustatzen jarraitu nahi dugulako”. Azkenik, klubaren lehendakariak hainbat hausnarketa egin  du arraun-taldeari eutsi nahiak eskatzen duen kementasunaz zein urteroko estropada eratzeko zailtasunez.

Argazki gehiago, hemen.