Sarituak Javier Borrue, Luis A. Romero eta Jos

“Sistema de recirculación de agua en DAR”, “Mejora de pureza de Hidrógeno, G3-Z-1” eta “Aumento de carga a la unidad de Crudo-1”   izan dira II. Hobekuntzarako Ideian Lehiaketan sarituak izan diren hiru lanik onenak. Lehena, Javier Borrue Pacios Energia eta Jario operadorearena da; bigarrena Luis Ángel Romero Sáez 1 eta 2 Findegien operadorearena; eta hirugarrena José Enrique Ríoz  Ruiz Energiak eta Jario arloburuarena.

Bigarren ekitaldi honetan 24 ideia aurkeztu ziren guztira. Horietarik lau alboratuak izan ziren, lehen lehiaketan aurkeztu zirenez gero errepikatutzat jo baitziren. Ebaluaketa Batzordeak aho batez hartu zuen hiru ideia irabazleen aldeko erabakia.

Víctor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiak irabazitako sariak eman zien Javier Borrue eta Luis Ángel Romerori aurreko uztailaren 27an. Ez zuen sari-emanaldian parte hartzerik izan Enrique Ríozek oporretan zegoenez gero.