Aitana Bergara eta Jon Fernandez, arrantza-txapelketaren irabazle

Aitana Bergara eta Jon Fernandez izan ziren aurreko larunbatean, Zierbenako portuan eratutako Umeen arteko Lehen Arrantza Txapelketaren irabazleak, atzeman eta aske utzi arrantza-tankeran. Guztira 141 arrantzale gaztek parte hartu zuten lehiaketa hau El Correo egunkaria antolatu zuen, Bizkaiko Arrantza Federazioarekin batera eta Petronorren diru-laguntzaz.

Aitanak, 6 urtetik 10era bitarteko mailaren irabazleak, 4.101 gramo bezainbateko arrantza egin zuen eta PSP bat izan zuen saritzat. 11tik 15era bitarteko mailan, berriz, Jon Fernandezek irabazi zuen. Guztira 1.447 gramo besteko arrantza egin zuen eta Iphone bat irabazi.

Horrez gainera,  Aitor Zambranok irabazi zuen txapelketan parte hartu zuten guztien artean egindako zozketa eta arrantza-ekipo osoa jaso.