Asmatu dezagun etorkizuna haur-pintura lehiaketa

Repsolek abian jarri du 2011 urteko egutegia osatuko duten marrazkien lehiaketa. Findegiko langileen 12 urtetik beherako seme-alabek, lobek eta ilobek parte hartu ahal izango dute.

Marrazkiok eskuz egin behar izango dira eta urriaren bata baino lehenago aurkeztu. Edozein pintura-mota erabili ahal izango da, beti ere DIN-A4 neurriko orrialde horizontalean.

Horretarako apropos jarritako batzordeak egingo du lehiakideen marrazkirik berezienen arteko lehen sailkapena eta, ondoren, langile guztiek aukeratutako irudien artean gustukoen dituztenak hautatu eta hamabirik onenak erabaki ahal izango dituzte, 2011ko Repsolen egutegia agertu daitezen.

Lehiaketan parte hartzen duten guztiek kamiseta bana jasoko dute eta batzordeak sailkatutako marrazkien egileek pintura-kutxatila bana ere eskuratuko.