Fernando Llorente eta David Lopez Muskizen

Gaur, hilak 29,  Fernando Llorente eta David Lopez athleticen jokalariek autografo-sinadura ekitaldia izango dute Muskizen.

Saioa arratsaldeko 6etan hasiko da eta Zendeja kaleko Petronor.info bulegoan izango da. Muskizko nahiz inguruko herrietako nahi duten neska-mutiko guztiak hurbildu ahal izango dira bi lehoi hauekin zenbait une atsegin pasatzeaz gainera, euren argazki sinatua lortu ahal izateko.