Lehen Plantaren ekoizpen-unitateen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du larunbatetik aurrera, irailak 25, Lehen Plantaren Ekoizpen Unitateen geldialdiari ekingo zaiola, Lehen Gordin Unitatea tarteko. Helburua Findegiko laberik handienaren energia-eraginkortasuna hobetzea da. Geldialdiak, batez beste, hamar egun inguru iraungo du.

Geldialdiak dirauen artean daitekeena da lantzean behin zuziak ohi baino gar gehiago botatzea, baina honek ez du inondik ere batere arriskurik erakarriko, ez barne instalazioetan eta ezta inguru-minguruan ere.

Guztiaren berri eman zaio aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia lurralde ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei, SOS Deiak-i eta Ertzaintzari.