Petronor.info bulegoak, urtebete

Gaur, irailak 17, urtebete da Petronor.info bulegoa ireki zela Muskizen. Zendeja kalean irekitako jendaurreko gunea muzkiztarrei zein inguruko herritar guztiei ahalik eta informaziorik gehien eskaintzeko asmotan eragin zen, bai Findegiaren nondik norakoaz eta baita indarrean jarritako egitasmorik berezienez ere.

Urtebete honetan zehar 2.400 herritar izan dira bulegoa bisitatu dutenak. Guztietarik gehienak bertaratu izan dira doako Internet-zerbitzuaz baliatzeko, hainbat bideo-jokotan jolasean egiteko, lan-eskariak direla-eta curriculumak aurkezteko edota, besterik gabe, Athletic-en produktu ofizialak eskuratu ahal izateko.

Orain dela urtebeteko inaugurazioa ospatzeko Athletic-en hainbat jokalari izan ziren orduan, posterrak eta argazkiak sinatzeko. Beste horrenbeste egiteko asmorik ez da aurten ere falta izango.