Gaur jarriko dira indarrean Lehen Plantako ekoizpen-unitateak

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera Lehen Plantaren Ekoizpen Unitateak indarrean jartzeari ekingo zaiola. Unitate hauek irailaren 25etik hona egon dira geldirik, Findegiko laberik handienaren energia-eraginkortasuna hobetu ahal izateko.

Instalaziook indarrean jarri ahala, daitekeena da lantzean behin zuziak ohi baino gar gehiago botatzea, partikulak gehitzea edota gardentasunik eza areagotzea.

Guztiaren berri eman zaio aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia lurralde ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei, SOS Deiak-i eta Ertzaintzari.