Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzat indarrean jarri du Petronorren Kogenerazio unitateari dagokion Ingurumen Baimen Osotua. Beharrezko ebazpena urriaren 19koa da eta zehatz mehatz honako arlo honi dagokio, alegia: “Kogenerazio bitartez argindarra eta lurruna ekoizteko” sistemari.
Urteko 43,09 MW argindar eragingo duen Kogenerazio-egitasmo honi hurrengo azaroan zehar ekingo zaio, 83,6 milio euroren aurrekontuaz. Hurrengo ekarpen honekin batera, Muskizko findegiak 92,22 MW argindar eragingo du, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten den argindar guztiaren %3,8.