Lehendakariak eta Repsolen presidenteak “Ibil” aurkeztu

Eusko Jaurlaritzak eta Repsolek elkarrekin sortu dute “Ibil” elkartea, Euskadin zehar ibilgailu elektrikoak betetzeko hornigailu-sarea garatzeko. Sozietateak bi milioi euroren kapitala izango du, sortzaile biek erdi bana. Hasteko,  2011 urterako 85 hornigailu jartzekotan jardungo du eta beste 140 inguru, berriz, 2012rako.

Patxi Lopez lehendakariak, Bernabé Unda  Industria sailburuak eta Antonio Brufau Repsolen presidenteak elkarrekin aurkeztu dute gaur egitasmoa. Lehen hornigailuak kalez kale, hiru hiriburuetako aparkaleku publikoetan eta saltoki-guneetan kokatuko dira.

Lehendakariak aditzera eman duenez gero, ekimen honen estrategia “ibilgailu elektrikoa Euskadin suspertzea” da eta “euskal automozio-industria zein elektronika eta elektrizitate sektoreak sustatzea”.

Repsolen presidenteak bere aldetik jakinerazi duenez, berriz, ekimen honek “zer ikusi gehiago du erantzukizunarekin errentagarritasunarekin baino” eta esan ere esan du era honetako egitasmoek “iraunkortasuna areagotzen lagunduko” dutela. Brufauren beraren asmoz eta gurariz, hitzarmen honek “Espainia guztirako abiapuntu” izan beharko luke.