“Futbolistas profesionales a temprana edad”

“Futbolistas profesionales a temprana edad ” deritzan izenburupean, futbolaren inguruko beste hitzaldi bat izango da Muskizen, beti ere ByP Eventos Deportivos agentziak antolatua eta Petronorren dirulaguntzaz.

Hitzaldia zein ondoko elkarrizketa gaur eratuko dira, hilaren 24an, arratsaldeko 19,30etan, Meatzari Aretoan.

Bertan izango dira Andoni Aiarza, Athleticen jokalari ohia, Mikel San Jose eta Pablo Orbaiz.
 
Sarrera, ohi denez, doan izango da.