Petronorrek lortu berri du CE (Onespen Europarra) izeneko ziurtagiri berria asfalto-betunak ekoiztu ahal izateko. Ziurtagiri hau indarrean jarriko da 2011ko urtarrilaren batetik aurrera. Aldi berean berritu dira ISO 9001, 14001 eta OHSAS 18001 ziurtagiriak, Kalitateaz, Ingurumenaz eta Segurtasunaz, hurrenez hurren.
Bai harako Onespen Europarraren (CE) lorpena eta baita Kalitatearen, Ingurumenaren zein Segurtasunaren gaineko kudeaketa-sistemari dagozkion ziurtagiriak ere, Lloyd´s Register Taldeak aurreko urriaren 25etik 28ra bitartean egindako auditoriak gainditu ostean eskuratu dira.