Victor Perez de Gezuraga, Petronorren exekutiborik nagusiena

Victor Perez de Gezuraga, orain arte Petronorren zuzendari nagusia, Petronorren exekutiborik nagusiena izango da azarotik aurrera. Erantzukizun honetan ordezkatuko du Josu Jon Imaz, berau izango baita aurrerantzean Repsolen Findegi arloko zuzendari exekutiboa.

Josu Jon Imazek eutsiko dio aurrerantzean ere Repsolen Energia Berrien zuzendari exekutiboa zein Petronorren lehendakari izateari.

“Elkarrizketa Josu Jon Imazi”

“Elkarrizketa Victor Perez de Gezuragari”