Hainbat bisita laborategian zein Findegian

Petronorren laborategia bisitatu du aste honetan Migel Gomez irakasleak, Kantabriako Unibertsitatearen Bide Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoaren Errepide eta Aireportu Laborategiko arduradunetakoak.

Migel Gomez irakaskuntzaz zein asfalto-nahasketen ikerkuntzaz aritu ohi da eta bere bisitaren helburua bertatik bertara hainbat ezagupide praktikoz baliatzea izan da, bai erabilpenaz eta baita betunen analisiez ere.
 
Juan Lezkano laborategi-buruak zein Jose Maria González eta Gorka Goikolea teknikariek gurean erabili izaten diren metodologien berri eman diote zehatz mehatz, eta  25 urtean zehar materiale hauek landuz lortu izan diren trikimailuak erakutsi.
 
Horrez gainera, aste honetan bertan Findegian zein Itsas Terminalean izan ditugu bisitari  Bilboko Industria Ingeniaritza Eskola, Barakaldoko Meategi Goi Eskola eta Trapagarango Itxaropena Ikastola.