Jaurlaritzak Petronorren berrikuntza eta eraginkortasuna saritu

Eusko Jaurlaritzak erabat onetsi ditu Fueloila Murrizteko Unitateari dagozkion instalazioetan Petronorrek indarrean jarri dituen bi egitasmoak. Hain zuzen ere, onetsi ezezik saritu ere saritu ditu “koke unitatearen baitan ezarritako gas-konpresorearen abiada aldarazteko sistema mekanikoaren berrikuntza eta energia-eraginkortasuna” zein “goi mailako energia-errendimendua bideratzeko kogenerazio-instalazio berria”.

Onespen hau hitzez aitortzeaz gainera, hainbat dirulaguntzaz bermatu da, 64.521 euroren laguntzaz alegia. Horrez gainera, energia-eraginkortasuna dela eta, beste lau dirulaguntza ere lortu ahal izan dira, 131.246 euro oro har.

Laburbilduz, batez beste Petronorrek 260.288 euro bezainbateko dirulaguntzak jasoko ditu Jaurlaritzaren aldetik, berrikuntzaren zein energia-eraginkortasunaren  arloetan egindako ahaleginengatik.