Mendiz-mendi taldeko txirrindulariak garaipenez garaipen

Jonathan Lastra eta Eneko Corrales Mendiz Mendi talde muskiztarraren txirrindulari gazteek sekulako garaipenak lortu berri dituzte hainbat nazioarteko ziklokross lasterketatan.

Eneko Corralesek lehen postua eskuratu zuen Puenteviesgoko Nazioarteko Ziklokross txapelketan eta Jonathan Lastra, berriz, hirugarren geratu da Asteasuko Nazioartekoan, froga hasi bezain laster jausi eta atzekoz aurrera nagusitu ondoren.

Gazteen arteko lasterketa hauetan zein 23azpiko elitekoetan hainbat puntu bildu izaten dira, Nazioarteko Txirrindulari Elkartearen zerrendan sailkatzeko balio izaten dutenak. Hain zuzen ere, Jonathan Lastra bigarren dago junior sailean.