Geldialdi bi, mantenu-lanak direla eta

Petronorrek jakinerazi nahi du bihar urtarrilak 14, larunbatez,  gasoila sulfuroz xahutzeko G4 unitatea geratzeari ekingo zaiola eta igandean, berriz, hilak 15, CG1 Kogenerazio unitatea gelditzeari, batean zein bestean mantenu-lanak egin ahal izateko, aurrez finkatutako programaren arabera.

Geldialdiak egiten diren artean ez da ezelango batere eraginik itxaro, nahiz zuzitako garra  lantzean behin hazi.

Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.