Jon Santacana, Munduko Txapelduna

Jon Santacanak urrezko domina lortu du gaur, Migel Galindo gidariarekin batera, Sestrieren (Italian) eratzen ari den Minusbaliatuen Munduko Txapelketako Alpetar Eskiko super-erraldoi arloan. Aurretik jaitsiera-moldean zilarra lortua zuen donostiarrak sekulako marka erdietsi du, 1:19,20, Kanadako Chris Williamson eta Nicolas Berejny frantsesaren aurretik.

Santacana-Galindo bikoteak 2000/01 denboraldian elkarrekin eskiatzeari ekin zionetik hona, itsu eta ikusmen urrikoen nazioarteko alpetar eski-lehiaketa guztiak irabazi izan ditu: urrea eta brontze bi Salt Lake City-2000 urteko Jokoetan; urrea eta zilar bi urteko Vancouver-2000an; beste urrezko bat SuitzakoAnzerw-2000ko Mundu Txapelketetan, eta urre bat eta bi zilar Koreako Kanwonland-2009an. Era berean irabazle atera zen 2008/09 denboraldiko Munduko Kopan eta 2006/07ko Europakoan.