I. Plantako lurrun-galdara abian jarri

Petronorrek jakinerazi nahi du, I. Plantaren esparruko mantenu-lanak direla eta, BL12 lurrun-galdara abian jartzeari ekin berri zaiola.

Presiorik uxatzea dela eta, daitekeena da ur-lurruna atmosferara atera izana begi bistan ikusi ahal izatea, baita –isilgailuak indarrean jarri arren— lantzean behin eta tarteka-marteka zarataren bat sumatzea ere. Aldi berean, izan ere izan daiteke uneren batean gardentasunik eza gertatzea, inguru-minguruan batere eraginik izango ez den arren.

Eragozpenik saihestu ahal izateko, aldez aurretik erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, zarata baretzeko isilgailuak erabiliko dira eta atmosferara doazen isuriak murriztuko.

Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari,  Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.