Jonathan Lastra, hamazazpigarrena Munduko Ziklo-cross Txapelketan

Jonathan Lastrak hamazazpigarren amaitu zuen aurreko asteburuan Alemaniako Santk Wendelen eratutako Munduko Ziklo-cross junior Txapelketan. Espainiako 2010 junior txapeldunorde dugun Muskizko txirrindulari honek eskertu nahi izan ditu “beti nerekin egoteaz gainera egunez egun laguntzen nauten guztiak”.

Azken emaitza ona izan bada ere, lasterketaren hasieran zehar Jonathan dezente hobeto aritu  zen, hamabigarren postuan hain zuzen. Hala ere, belaunean sekulako talka jo ostean eta helmugaraino iritsi arte odol-jariotan ibili ondoren, ezin izan zuen hasierako abiadari eutsi.

Edozein modutan, honako hau izan da Muskizko Mendiz Mendi klubaren txirrindulari batek munduko ziklo-cross txapelketan parte hartzen duen lehenengo aldia. Pedro Alonso klubaren lehendakariak esan duenez gero: “gure helburu nagusia gaztetxoak prestatzea baino ez da”. Oso ondo bada. Zorionak guztiei.