Petronorrek 39.000 m2 eman Muskizi

Gonzalo Riancho Muskizko alkateak eta Josu Jon Imaz zein Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren lehendakariak eta zuzendari nagusiak elkarrekin sinatu dute gaur emaitza-ituna, zeinetan Findegiak bere hainbat lursail doan eskaintzen dion Muskizko Udalerriari.

Guztira 39.000 m2 baino gehiago dira, non aspaldiotan kokatuak diren Kotorrio erreka aldameneko udal futbol-zelai biak eta inguru berean eraikiak, berriz, Kultura Etxea, Udal Kiroldegia eta tenis zein atletismo pistak.

Lursailon emaitza honek baldintza bakar bat baino ez du, alegia: beti ere kultura eta kirol arloko ekintzatarako erabili beharra baino ez. Erabilpen-helburuak aldatuko balira, lurren jabetza berriro ere Petronorren eskutara itzuliko litzateke.