Petronorrek orduko 100.000 kW argindar sortzeari ekin dio

Petronor aurrenengo aldiz heldu da orduko 100.000 kW argindar sortzera. Kopuru honetatik erdi inguru Findegiaren beraren barne-kontsumorako erabiliko da oraingoz eta beste erdia Argindar Sare nagusiari luzatuko zaio, herritarren kontsumorako.

Petronorrek lehendanik ere orduko 45.000 kW ekoizten ziharduen bere instalazioetako baliabideez. Hala ere, iazko azken hilabeteetan, Fueloila Murrizteko Unitatearen egitasmoari dagokion  Kogenerazio berria indarrean jarri zenetik hona, beste 55.000 kW ekoizteari ekin ahal izan dio eta horretara, oro har,  Petronorren argindar-ekoizpena 100.000 kW bezainbat izatera heldu da, orduz ordu. Alegia, batez beste, Euskal Autonomia Erkidegoak sortarazten duen argindar-ekoizpen guztiaren %3,9. Edozein modutan, koke-sistema abian jarri bezain laster, barne-kontsumoa gehitu egingo da, kanporatu ahal izango dena murriztuz, baina beti ere Findegiak bere premietarako behar duen beste sortarazten jarraituko du.

Kogenerazioa da Herri Administrazioak argindarra lortzeko “berezitzat” jotzen dituen   sei sistema saritu beharreko bat. Beste bostak  hondakin eta biomasa kudeaketa dira, batetik, eta ur, haize eta eguzki-indarrak bestetik. Kogenerazioarekin batera, seiak dira energiaren eraginkortasunaren suspergarri eta, beraz, seiak sustatzen dira erregai-kontsumoa murrizteko zein ingurumen-babesa areagotzeko.