Cesar Gallok, Repsol Fundazioaren lehendakariordea, Petronor bisitatu du eta Zuzendaritza Batzordeari, sailburuei eta ikuskatzaileei aurkeztu egin dizkie Fundazioaren jarduera ardatz nagusiak, “Repsol Taldearen gizarte bokazioaren adibide gisa eta gizarte energiaren kontzeptuaren inguruan antolatuta”.
Repsol Fundazioak martxan du jada “Ciudadano R” izeneko proiektua; horrek gazteenak sentsibilizatzeko helburua du, energiaren erabilera arduratsu eta eraginkorraren garrantziaren eta inguruneari zor zaion errespetuaren gainean. “Ciudadano R” delakoaren karabana Bilbon egon zen irailean, eta 5.300 pertsonak bisitatu zuen.
Fundazioak, halaber, esku hartzen du ezgaitasunen bat duten pertsonen integrazioan, eta, zentzu horretan, “Recapacita” izeneko ekimena garatu du. Ekimen horren helburua biztanleria sentsibilizatzea da, ezgaitasunen bat duten pertsonek beren eguneroko bizitzan topatzen dituzten zailtasun eta oztopoen gainean.
Energiaren esparruan, Fundazioak Energiaren Behatokia martxan jarri du. Ekimen horrek energiaren arrazoizko erabilera sustatu nahi du, eta lehiakorragoa eta iraunkorragoa den etorkizuneko energia eredu baten oinarriak finkatzen lagundu.
Bestetik, Fundazioak komunitatearen garapenerako, osasunerako eta integraziorako proiektuak ere garatzen ditu konpainia dagoen herrialdeetan. Horretarako, zona bakoitzean dauden berariazko beharretara egokitutako programak bideratzen ditu.
Cesar Gallok adierazi egin zuen, halaber, Repsol Fundazioaren eta Petronorren arteko lankidetza, Fundazioak Lanbide Heziketako Petronor bekei (2010-2011 ikasturterako) egindako ekarpena azpimarratuz. Horiek orain dela gutxi entregatu dira.
Bere bisitak bat egin zuen Abanto Zierbenan Movilab laborategiaren aurkezpenarekin, alegia, Repsol Fundazioak herri horretara ekarri duen proiektu bat. Proiektua CSICekin (Zientzia Ikerkuntzen Goi Kontseilua) lankidetzan egin da, eta bere helburua zientzia ikastetxeetako ikasleei hurbiltzea eta bokazio zientifikoak sustatzea da.