Athletic-Celtic ikusteko sarrerak

Martxoaren 26an, larunbatez, lagunarteko partida jokatuko dute Athletic eta Celtic klubek San Mamesen, Bizkaiko futbolaren aldeko diru-laguntza lortzeko asmotan. Norgehiagoka iluntzeko 20:45tan hasiko da.

Petronorrek berrogeita hamar sarrera ditu, Petronor.info bulegoan (Zendeja, 31 – Muskiz), eskatu ahala doan banatu ahal izateko. Sarrerak hilaren 23tik 25era bitartean zabalduko dira, asteazken goizetik ostiral eguerdirarte. Hala ere, eskaerak aldez aurretik egin ahal izango dira bulego berean gaurtik –otsailak 16, asteazkena– aurrera. Eskale bakoitzak ezin izango du sarrera bi baino eskuratu.

Glasgowko Celtic Football Cluba da Europako Koparen txapeldun izatera heldu den Eskoziako talderik bakarra. Lisboan jokatutako finalean izan zen, 1967 urtean, Milango Inter taldeari irabazi ostean.