Balmasedako Urbegik irabazi Enkarterri Hoberantz saria

Balmasedako Urbegi enpresak jaso zuen atzo, Jose Luis Bilbao Bizkaiko aldun nagusiaren eskutik, Enkarterri Hoberantz saria. Zazpigarren aldiz urtero Enkarterrietan antolatzen den sari hau Sopuertako San Viator ikastetxearen eraginez sortu zen eta atzoko ekitaldia Avellanedako Batzarretxean eratu zen. Sarrerako hitzaldia, berrikuntzaz, Antonio Cancelo MCCren lehendakari ohiak eskaini zuen.

Urbegi taldea 2002an sortu zen bi helburu nagusiz. Batetik, eskualdeko lanpostuak eta lan-ekimena eragin eta, bestetik, gaitasun urridun pertsonen lagungarri bereziki.  Gaur egun berrehun eta berrogeitamar behargin inguru biltzen ditu.

Zerbitzu osagarrien enpresa hornitzailea denez gero, Urbegi Petronorren hainbat administrazio-lanez zein barne-mezularitzaz arduratzen da.

Zorionak.