Javi Martinez, erregularrena

Javi Martinez Athletic-en erdilari nafarrak atzo jaso zuen, Victor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiaren eskutik, Erregulartasun Garaikurra. Ekitaldia Guggenheim Museoan eratu zen, Euskal Kirolaren Deia Sarien hogeita hamalaugarren emanaldian zehar.

Javi Martinez jokalariaz gainera, honako beste kirolari eta kirol-elkarte hauek izan ziren sarituak, alegia: Edurne Pasaban, Fernando Llorente, Xabi Alonso, Etxebe, Susaseta, Real Sociedad kluba, Athletic gazte-taldea, Urdaibai, Alberto Iñurrategi, Igor Antón, Pello Bilbao, Txus Vidorreta, Javi Salgado, Saski Baskonia, Martínez de Irujo, Elezkano, Espilla, Jon Santacana, Eunate Agirre, Efrén Vázquez, Eneko Llanos, Virginia Berasategi, Toquero eta Marco Banic.