Alkilazio Unitatea berriro abian

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, apirilak 27, AK3 Alkilazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, zegozkion mantenu-lanak amaitu ostean. Lanok irauten duten bitartean daitekeena da zuzitako garra lantzean behin edo tarteka-marteka handitzea, inondik ere ezelango arriskurik izango ez den arren findegi-barruan nahiz inguruan.

Eragozpenik saihestu ahal izateko, aldez aurretik erabakitako arauak betetzeaz gainera, etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko. 

Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari,  Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.