Gaindituak Kalitate eta Ingurumen auditoriak

Petronorrek Kalitate eta Ingurumen kudeaketa-sistemei dagozkien birziurtapen auditoriak gainditu ditu egoki asko, ISO 9001 eta ISO 14001 arauen arabera, hurrenez hurren. Auditoriak sakonki egin ziren lau egunetan zehar, apirilaren 11tik 14ra bitartean, eta emaitzak oraintxe jakinerazi dira.

Kalitate kudeaketa-sistema birbaliotu izana beti ere garrantzitsua baldin bada, are azpimarragarriago da gogoan hartuz gero honako hau dela asfalto-betunak ekoiztu ahal izateko Petronorrek CE (Onespen Europarra) izeneko ziurtagiria aurreko azaroan  lortu osteko lehen auditoria.