Petronorrek “Lan osasungarria” Europako kanpainarekin bat egin du

Petronorrek Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentziak sustatu duen “Lan onuragarriak” kanpainarekin bat egin du. Atxikimendu hori Petronorrek gizartearekin daukan konpromisoaren barruan dago. Konpromiso horren arabera, langileen, kontratisten eta inguruko herritarren osasuna eta segurtasuna erabateko lehentasuna duten gaiak dira.

Gaur egungo “Lan onuragarriak” kanpainaren ardatzak mantentze lanetan osasuna eta segurtasuna dira. Zentzu horretan, mantentze lanetan laneko arriskuak prebenitze aldera, agentziak uste du “arrakastarako faktoreak” izenekoak gauzatzea eta horien inguruan jardutea ezinbestekoa dela. Hauexek dira faktore horietako batzuk: zuzendaritzaren konpromisoa; langileen inplikazioa eta parte-hartzea; ondo egindako arriskuen ebaluazioa; prebentzio-ekintzaren printzipioekin bat datozen prebentzio-neurriak; prebentzio-neurrien konbinazioa; lan egiteko prozedura seguruak eta mantentze lanetarako arau argiak; komunikazio eraginkorra eta etengabea; etenik gabeko hobekuntza eta garapena; segurtasun arloko eta mantentze lanei buruzko prestakuntza, segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa sistema integralaren barruan dagoena.

Jarduteko ildo horiek Petronorren eta haren enpresa kontratisten arteko erlazioen testuinguruan ere erabili dira; horrela, industria-konplexuan euren lanak inguruneari dagozkion osasunarekin eta segurtasunarekin garatzen dituzten guztien konpromisoa agerian jarri da.

Ildo horretan, Petronorreko arduradunek “Arriskuen ebaluazioa: Europako enpresa handien zeregina azpikontratazioari dagokionez” (Bilbo, 10.09.16) edo “Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresentzako lehiakortasun aukeren identifikazioa” (Barakaldo, 11.04.06) bezalako laneko jardunaldietan parte hartu dute, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntzarekin.