Petronorrek “Lan osasungarria” Europako kanpainarekin bat egin

Petronorrek Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentziak sustatu duen “Lan onuragarriak” kanpainarekin bat egin du. Atxikimendu hori Petronorrek gizartearekin daukan konpromisoaren barruan dago. Konpromiso horren arabera, langileen, kontratisten eta inguruko herritarren osasuna eta segurtasuna erabateko lehentasuna duten gaiak dira.

Gaur egungo kanpaina honen ardatzak mantentze lanetan osasuna eta segurtasuna dira. Zentzu horretan, mantentze lanetan laneko arriskuak aurreikuste aldera, agentziak uste du “arrakastarako faktoreak” izenekoak gauzatzea eta horien inguruan jardutea ezinbestekoa dela. Jarduteko ildo horiek Petronorren eta haren enpresa kontratisten arteko erlazioen testuinguruan ere erabili dira; horrela, findegian euren lanak inguruneari dagozkion osasunarekin eta segurtasunarekin garatzen dituzten guztien konpromisoa agerian jarri da.

Prentsa oharra