Petronorren eragina Ezkerraldeko lehiakortasunean

“El papel de Petronor en la subcontratación: una oportunidad para la mejora de la competitividad” da, Fran Fernandez bertako zuzendariorde teknikoak gaur Cedemin eskainiko duen hitzaldiaren izenburua, “Identificación de oportunidades de Competitividad para las empresas de Margen Izquierda y Zona Minera” delako jardunaldiaren baitan.

Petronor kanpoko enpresa kalifikatuen laguntzaz baliatu ohi da eta, oro har, 17 milioi inguru (2010) bezainbateko hitzarmenak sinatu ohi ditu urtero. Kontratazio-kudeaketak erabat kontrolatu izaten du prozedura osoa, enpresen balorazioa egin behar izatetik hasi eta euren langileen lanbide-heziketa finkatzeraino, kontratazio-baldintzak, arrisku-aurreikuspenak eta segurtasun-planak tarteko.

Petronor Estatuko findegirik handiena da eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehen enpresa esportatzailea. Bere ekoizpenek Kalitate-eskakizunik zorrotzenak betetzen dituzten, begirune osoa diote Ingurmenari eta Europako Batasunak ezarritako zuzentarau guztiak betetzen dituzte.