Zuhurtasunari balio erantsia dario

Gaur, apirilak 28, Nazioarteko Lan-segurtasun eta Lan-osasun Egunez, Petronorrek gogorarazi nahi du zuhurtasunari balio erantsia dariola, erantzukizuna bete beharreko baldintza dela eta segurtasuna, berriz, gutako bakoitzaren konpromisua, bai lankide guztiei dagozkienetan eta baita inguru-minguruari zor zaionez gero ere.

Aurtengo jarduera lan-esparruko Segurtasun eta Osasun Sistemen Kudeaketan kokatzen da, denetariko istiluak nahiz istripuak saihesteko tresna gisa.
 
Kudeaketa Egitarauan barrena, Petronorrek OHSAS 18001 Ziurtagiria du indarrean, Segurtasunaren zein Higienearen urraspide egokia eta zuzena bideratu ahal izateko.