Libor Novak Petronorren bisitari

Libor Novak txekiarra, hainbat industria eta aireportutan jarri ohi diren ur-araztaile sistematan adituenetakoa Europa mailan, Petronorren izan da, hemengo Findegi Uren Araztaile (DAR) esparrua bertatik bertara ezagutzeko. Jose Puente Petronorren DAR delakoaren arduradunak Libor Novak jaunari eman dio azken urteotan Findegian egindako berrikuntzen berri.

Aipatu europar aditua ez da gero batere berria Petronorren, ez baitzen alferrik 1987ko udaran zehar gurean izan Kimika Ingeniaritzako bekadun gisa, bertako laborategian ur-ikerketa teknikak aztertuz.

Libor Novak Euskal Herrian dugu egunotan, Donostiako Ingeniaritza Eskolak Europar Batasunarekin batera lantzen diharduen egitasmoaren baitan. Eta aukera honetaz baliatu nahi izan du Muskizeraino etorri eta antzinako denborak gogoratu ahal izateko. Ongi etorri.

Jose Puentez gainera, Novakekin batera bisitatu dute Findegia, Fran Fernandez Petronorren Teknika-zuzendariordea, Rafa Oreca Kalitate eta Ingurumen teknikaria eta Jose Mari Gonzalez, Laborategiko sail-arduradun ohia.