Argindarra eten, subestazio nagusian

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, 11:30etan, argindarra eten dela subestazio nagusian eta, ondorioz, Konbertsio sailaren hainbat unitate bertan behera geratu direla.

Segurtasun-sistemak egoki eta zuzen jarri dira abian eta sortarazitako gasak hirugarren zuzirantza bidali, garra eta kea gehituz.

Une honetan FCC unitatea martxan jartzeari ekin zaiolarik ostera ere, hauts-partikula zuriak isuritzen ari dira, bertako instalazioetan zein inguruan batere arriskurik eragin gabe.

Daitekeena da abian jartze prozedurak dirauen artean berriro ere garra eta kea nabarmentzea hirugarren zuzian.

Argindarra zergatik eten den aztertzen ari dira segurtasun-zerbitzuak.

G3 Desulfuratzailearen geldialdia

Bestalde, aldi berean jakinerazi nahi da, operazio-arrazoiak tarteko, G3 Gasolio Desulfuratzaile unitatea geraraztea erabaki dela.

Jarduera bi hauen berri eman zaie Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari,  Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.