Petronorrek jakinerazi nahi du asteburu honetan zehar, mantenu-lanak amaitu ostean, berriro ere indarrean jarriko direla lehen Plantako G1 eta G3 Gasolio Desulfurazio Unitateak. Aldi berean geraraziko da SR5 Sufrea Berreskuratzeko Unitatea, batere ekoizpen-eraginik gabe.
Abian jartze-lanek dirauten artean daitekeena da tarteka-marteka gardentasunik eza gehitzea eta zenbait une laburretan zarata-maila areagotzea, beti ere aipatu Unitatearen inguruan.
Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, soinua baretzeko isilgailuak erabiliko dira eta atmosferara doazen isuriak murriztuko.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.