Ekoizpen-unitateen hasiera sekuentziala

Hiru egunetan zehar findegian izan den lanuztearen ondotik, hilaren 17an jakinerazi zenaren ildo beretik, Petronorrek adierazi nahi du atzo goizetik aurrera ekin zitzaiola geldiarazi ziren ekoizpen-unitateak aldika-aldika berriro indarrean jartzeari.

Indarrean jartzearen sekuentziak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik. Hala ere, daitekeena da lantzean behin  zuziren baten edo besteren garra edota zarata gehitzea, beti ere Findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, soinua baretzeko isilgailuak erabiliko dira eta atmosferara doazen isuriak murriztuko.

Erabaki hauek adierazi zaizkio honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.