Energia Berreskuratzeko Unitatea abian jarri

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera ekingo zaiola  FCC delakoari dagokion Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatea abian jartzeari.

Abian jartze-lanek dirauten artean daitekeena da tarteka-marteka gardentasunik eza gehitzea eta zenbait une laburretan zarata-maila areagotzea, beti ere  aipatu Unitatearen inguruan.

Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, soinua baretzeko isilgailuak erabiliko dira eta atmosferara doazen isuriak murriztuko.

Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari,  Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.