Energiaren erronkak aztergai, Muskizen

Borja Liaño alkateak, Mario Izeta Bilboko Gotzainak eta Carlos Crespo Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketa zuzendariak parte hartuko dute bihar, astelehenez, uztailaren 15era bitartean Muskizen eratuko diren LH 2011 Uda Ikastaroen lehen ekitaldian.

Biharko hasiera-jardunaldia zein uztailaren 15eko amaierakoa irekiak izango dira. Aldez aurretik matrikula behar izango duten ikastaroek, berriz, honako gai hauek aztertuko dituzte: industria-informatika, energia berriztagarrien ezarpena adimendun-eraikinetan, 3D motako diseinu eta ekoizketa, eta erregai berrien erabilpena automozioan.

Ikastarook Somorrostro Irakas-guneak antolatuak dira, Forlan enplegu-sustapenerako udal-elkartearen laguntzaz eta, besteak beste, Petronorren babesaz.