Likamurrizketa Unitatea indarrean jartzeari ekin

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, ekainak 9, hirugarren plantako VB3 LikamurrizketaUunitatea abian hasi eta indarrean jartzeari ekingo zaiola, ohiko mantenu-lanak amaitu ostean.

Geldiketak egin ahala daitekeena da tarteka-marteka zuzi-garra gehitzea, findegi-barruan zein kanpoan batere arriskurik eragingo ez duen arren.

Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, soinua baretzeko isilgailuak erabiliko dira eta atmosferara doazen isuriak murriztuko.

Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari,  Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.