Muskiz FP, 2011ko Uda Ikastaroak

Muskizko Udalak, Forlan Behargintzaren bitartez, eta Somorrostro Irakasguneak abian jarri duten ekimen hau gazteei, enpresa eta merkataritza sektoreei zuzenduta dago, baita erakunde eta gizarte esparruei eta hezkuntza arloari eta Zerbitzu. Sektoreari ere. Hau guztia egin nahi da, Petronorren babespean, etika eta baloreetan oinarrituriko ikuspuntu batetik, profil berritzaile, sozial, solidario eta jasangarria izango duena. 2011 bigarren argitaraldia ekainaren 20tik uztailaren 15era bitartean izango da.

“Heziketa, Energia eta Jasangarritasuna” Muskiz LHko bigarren edizioko udako ikastaroen izenburua da. Oraingo honetan Energia, faktore estretegiko bezala, 2011ko egitarauan jarduera eta ikastaroen protagonista izango da.

Testuinguru honetan, bai energia munduan dauden erronka globalak, bai honetan sortzen diren etorkizunarekiko aukerak, bai “offshore” energia eta energia iturri berrien sorrera garraioari aplikatuta, bai 2020rako eremu honetan adierazitako estrategiak aztertuko dira.

 

Informazio gehiago hemen