Txus Romonek “munduko demarik gogorrena” irabazi

Gainerako muskiztarrek San Juan jaiaren ajeak jota ziharduten artean, Txus Romonek Europako Gailurretako VIII.  Zeharbidea irabazi zuen aurreko larunbatean, ekainak 25. Txusek 12 ordu eta 3 minutu behar izan zituen “munduko probarik gogorrenaren” 74 kilometroak gainditzeko. Orain arteko marka hautsi zuen eta bigarrenari 23 minutu atera.

Berrehundik gora izan ziren Cabralesko Arenas herri asturiarrean parte hartu zuten atletak. Txus hasiera beretik jarri zen aurren-aurrenengo postuetan eta pozarren azaldu zen helmugan, lortutako emaitzez harro: “Mendi-zeharbide honen gora-beherak gogoan hartuz, zalantzarik ez planetako demarik gogorrena dela eta harrotzekoa gero irabazi izana”.

Orain indarberritzea baino ez dagokio eta erronka berriak prestatzeari ekin. Zorionak.

Argazki gehiago, hemen