Abanto-Zierbenako Psikomotrizitate programaren amaiera

Abanto-Zierbenako ikastetxeetan psikomotrizitate programa garatu da 2010eko urriaren 1etik 2011ko ekainaren 14ra bitartean.

Ekintza, Abanto-Zierbenako ikastetxeetan ikasten edo herrian bertan erroldaturik dauden 3-7 urte bitarteko umeentzat zuzendurik zegoen.

Aurten, zerbitzua eman den lehen aldia izan da. Guztira El Casa (Gallarta), Buenos Aires (Gallarta) eta Askartza Isusi (Las Carreras) Ikastetxe publikoetako 61 umek parte hartu dute.

Petronorren diru-laguntzaz egindako jarduera honen barruan, irakasleekin eta gurasoekin elkarrizketak eta ume bakoitzari egindako psikomotrizitate-tesiak sartu dira.

Gurasoen eta ikastetxeen azken balorazioa oso onuragarria izan da. Hori dela eta datorren ikasturterako, 83 umek interesa agertu dute.