“Hurrengo hamarkadetan, petrolioa eta bere finketako produktuak, gas naturala, nuklearra eta berriztagarriak otzara energetiko dibertsifikatu eta iraunkorragoaren matrizea izango dira”, adierazi du Petronorreko Fran Fernández zuzendariorde teknikoak, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatean egindako mintegian parte hartu duenean: Petrolioa, finketaren industria eta eredu energetikoaren aldaketa.
Fran Fernándezek petrolioaren geopolitika ekarri zuen gogora, bere ekoizpena zein kontsumoa oso herrialde eta eskualde berdinezetan daudelako kokatuta eta bere erreserbak ez daudelako kontsumo handiko herrialdeetan.
Petronorreko zuzendariordearen esanetan, eskaria “munduko hazkuntza ekonomikoaren eta eskualde-osaketaren araberakoa izango da funtsean. Gehien hazten diren garapen-bideko herrialdeek energia gehiago behar dute, bertako mailak oso txikiak direlako. Eskariaren egiturazko aldaketari buruz hitz egin genezake: Asiako hazkuntzagatik, garapenaren arloan; eta, garraioaren pisu handiagoagatik, petrolioaren azken kontsumoan”. Dena dela, “oraingoz ez dago gasolina eta dieselarentzako ordezkorik.”
Merkatuko fluxuei dagokienez, honako hauxe gogoratu zuen Fernándezek: “garapen-bideko herrialdeetako eskaria gero eta handiagoa denez, lehengaien prezioak igo egiten dira, petroliogintzako kostuak gehitu egiten dira eta inbertsio-erabakietan dute eragina.” Era berean, “eskaintza berri gehiena off-shore guneetatik, eremu txikiagoetatik eta ezohiko petrolio gordinetatik datorrenez, kostuak ere handiagoak dira.”
Etorkizunari begira, Petronorreko zuzendariorde teknikoak dioenez, “oraindik ere, petrolioa eta bere finketako produktuak otzara energetiko dibertsifikatu eta iraunkorragoaren osagaiak izango dira.” Gainera, egokitzapen teknologikoa etengabea izan beharko da, “ezohiko petrolio gordin astun bezain azidoak prozesatzeko, bihurketa sakoneko prozesuak lortzeko, eraginkortasun energetiko handiagoa eta katalizatzaile selektiboagoak erdiesteko, erregaien kalitatea hobetzeko (sufrerik gabe, H/C gehiago) eta bio zein pirolisiko eratorri guztiak ezartzeko.” Era berean, “balioa erantsi beharko da plastikoen ekoizpenerako produktu berrien bidez, “karbonoaren aztarna” murriztu beharko da, eraginkortasun energetikoa handitu beharko da, ibilgailu eraginkorragoetarako erregaiak lortu beharko dira eta CO2 erakartzeko eta biltegiratzeko prozesuetan egin beharko da aurrera.”
Fran Fernándezek amaitu zuen hitzaldia gogoratuz “klima-aldaketaren eraginari aurre egiteko mundu-mailan hartuko diren erabakiek epe ertaineko zein luzeko estrategiak baldintzatuko dituztela, energia-eraginkortasunaz zein karbono-biltegiez”. Aldi berean segurtatu zuen findegi-sektorearen erantzuna erronka berrien ildotik abiatuko dela. Eta, hain zuzen ere, Repsol-Petróleo sailak honezkero agindu duela hurrengo bost urteetan %15 murriztea CO2 isurketak.