Petronor-Muskiz Kanpusa, berriro ere arrakastatsu

Hasi zenetik 2010an, Petronor-Muskiz Kanpusak ez die bere antolatzaileei atsegin besterik ekarri. 80 umerekin ekin eta aurten 150 daude jadanik, “estresantea da baina pozgarria, umeen bilakaera ikusten duzu, benetan aprobetxatzen dute eta esker onekoak dira”, azaltzen du Alberto Biota kanpuseko antolatzaileak.

Abanto-Zierbena, Muskiz, Zierbena, Sopuerta, Gueñes, Ortuella, Bilbo eta Kantabriatik datozen  5-12 urte bitarteko 150 neska-mutilek, guztia emateko eta futbolaz gozatzeko nahiarekin etortzen dira. “Askorentzat lehenengo esperientzia da, batzuk ez dute inoiz futboleko botarik ipini eta beraien ilusioa eta gogoak nabarmenak dira”, dio Biotak.

Goizeko 9:30etatik, arratsaldeko 18:30etararte, entrenatzen dute, ikasten dute, eta futbolaz dibertitzen dira. %98an Petronorren dirulaguntzaz egiten den jarduera, prezio bereziak ezartzen ditu Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenan erroldaturik daudenentzat zein findegiko langileen seme-alabentzat.