Victor P

Petronorrek eta Repsol Fundazioak aurkeztu dute gaur, 2011-2012 ikasturterako beka programa. 215.000 euro besteko aurrekontuaz, 78 beka banatuko dira, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Lanbide Heziketako ikasleen artean.

Victor Pérez de Gezuraga Petronorren Zuzendari nagusiaren esanetan: “gure helburua erreztasunak eskaintzea da, inguruko gazteak gizatasunez eta profesionaltasunez gaitu eta lan merkatura errazago heldu daitezen”.

César Gallo Repsol Fundazioaren lehendakariorde exekutiboak adierazi bezala: “aurten, beken %5a gorde da ikasle ezgaituentzat, euren aukera berdintasuna bermatzeko”. Gainera, ziklo bakoitzeko bi ikaslerik onenek bakoitzeko 1.000 euroko bonus gehigarria jasoko dute.

Eskabideak aurkezteko epea uztaliaren 15ean amaituko da. Informazio gehiago: Petronor.info bulegoan (Zendeja, 31, Muskiz).