Zenbait unitateri berriro ekin

Petronorrek jakinerazi nahi du, zenbait jarduera dela-eta, hainbat unitate geratu behar izan direla eta, behin konpondu ostean, berriro ere indarrean jartzeari ekin zaiola aldika-aldika.

Geratze- zein abian jartze-lanek dirauten artean daitekeena da tarteka-marteka zuzi-garra gehitzea eta zarata-maila areagotzea, instalaziotan zein inguruan batere eraginik izango ez duten arren.

Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egin ohi da, soinua baretzeko isilgailuak erabili eta atmosferara doazen isuriak murriztu.

Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari,  Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.