Barbadun ibaiaren berreskuratzea

Astelehenean Barbadun ibaiaren berreskuratze lanak hasi dira, Sopuertan, Galdamesen eta Muskizen. Abuztuaren 30erarte, Enkarterrialde Landa Garapenerako Alkarteak antolatutako ekintza honetan 30 boluntario arituko dira lanean.

Helburu nagusia Enkarterrietako flora eta fauna zaintzeaz gainera eskualdeko bioaniztasuna mantentzea eta babestea da. Horretarako honako eginbehar hauek dituzte: Barbadun inguruko flora hobetu, Burdinmendietako Bide Berdeko anfibioak dituzten urmaelak mugatu, seinaleztatu, Bide Berdeko meategien aztarnak eta esparruak bisitatu, etab,

Egitasmo honek Petronorrek eskainitako hainbat tresna eta lanabesen laguntza izango du, alegia, eskularruak, ur-botak, aizkorak, palak, zerrak etab.