Paris, Salzburgo eta Bratislava

Fundación Athletic Club Fundazioak atzo arratsaldean eratu zuen Ibaiganen ohiko Aste Nagusiko ospakizuna. Artean talde-jokalariak eta zuzendariak hegazkinez zetozen Turkiatik bueltan, egin beharrik gabeko azterketa gainditu ostean. Gaur izan den zozketaren arabera, Frantziako París Saint Germain, Austriako Salzburgo eta Bratislavako Slovan  eslovakiarra izango dira aurtengo aurkariak. Popako haizea gero!

Bartko ekitaldi barruan ez zen “Blues ‘n’ Breakers” taldearen musikarik falta, ez baita berau Athletic Europan zehar animatzeko burututako ereserkiaren egilea: We are the lions. Horrez gainera, hainbat bideo ikusteko aukera  ere izan zen, Europako txapelketetan zein Gabarra gainean Athletic-ek egindako joan-etorriak gogoratuz. Ez daitezela azkenak izan.