Petrolio-erreserbak hazi egin dira


“Jakinekotzat” jotzen diren munduko petrolio-erreserbak hazi egin dira azken hamar urteotan. Iaz erreserba ezagunak 1.383.2 milioi upel beste ziren, hau da, 2000 urtean baino 278,3 milioi gehiago, Petroleum Economist erakundeak  aditzera emandako datuen arabera. Hau da, hamar urteko ekoizpen eta kontsumoaren ondotik petrolio-erreserbak %26 gehitu dira munduan.

Honek ez du esangura azken hamar urteotan sekulako aurkikuntza berriak egin direnik edota orain ezagutzen diren petrolio-hobiak duela hamar urte ezezagunak zirenik. Honek esan nahi du hainbat baldintza aldatu egin direla eta, aukeran, petrolio-erreserba praktikoak edo erabilgarriak gehitu egin direla.

Alegia, lantzean behin hainbat  aurkikuntza egin egiten dela oraindik, petrolioa ateratzeko teknologiak hobetu egin direlaeta bere  prezioa merkatuan garestitzen den heinean,  erauzketa zailetan dirua ezartzeko aukera gehitu egiten dela.

Informazio gehiago, hemen